Baldintza Orokorrak

BALDINTZA OROKORRAK
1.- www.tesymas.com webgunetik erosketak egin ahal izateko, izena eman behar duzu.
Bezeroak formularioan idatzi dituen datuek bat etorri behar dute webguneko erabiltzailea izan nahi duen pertsona fisiko edo juridikoaren datuekin. Ondorio horietarako, bezeroak bermatzen du formularioan idatzitako datuak egiazkoak eta errealak direla. Hortaz, klausula honen bitartez onartu dituen betebeharrak betetzen ez baditu, “Tés y más”-en eta hirugarrenen aurrean bezeroak erantzun beharko du eragindako kalteengatik. Izena emateko formularioa bidalitakoan, “Tés y más”-ek erabiltzaile erregistratu gisa sartzeko baimena emango dizu, eta nahi adinako erosketa egin ahal izango dizu.
2.- EREMU GEOGRAFIKOA: Gaur egun, Espainiako estatura eta Balear Uharteetara dago mugatuta. Gainerako lurraldeetarako baldintzak jakiteko, bidali mezu bat hona: [email protected]
3.- GUTXIENEKO ESKAERA: Ez dago gutxieneko eskaerarik.
Bidalketak CORREOSEN PAKETE URDINAREN bitartez egingo ditugu. Bezeroaren helbidera eramango dugu (Correoseko bulegora heldu eta 4-8 egun baliodunera, gutxi gorabehera). Bezeroari eman ezin izan badiogu, ohar bat utziko diogu, eta 15 eguneko epea izango du hurbilen duen Correoseko bulegoan paketea jasotzeko.
4.- ORDAINTZEKO MODUAK:
– KREDITU EDO ZOR TXARTELAZ: ”Tés y más”-ek ordainketa seguruko pasabide bat erabiltzen du, Banco Popular-ekin hitzartua. Erabilgarri dauden txartel gehienak onartzen ditu. Bezeroak bankuak eskatzen dizkion datuak eman beharko ditu, eta datuok SSL (Secure Socket Layer) protokoloaren bitartez bidaiatuko dute enkriptaturik. “Tés y más” ezin izango da datu horietan sartu. Bankuak soilik ezagutuko ditu. – Aukeratu eta ordaindu zenuen produkturen bat bidali ezin izan badizugu, ordaindutakoa zure kontuan itzuliko dizugu, ordaintzeko erabili zenuen modu beraren bidez, eta 48 ordu (2 egun baliodun) igaro baino lehen.
5.- PAKETEA EMATEKO EPEA. Ordainketa egin dela egiaztatu ondoren, paketea hurrengo hiru egunetan bidaliko dizugu. Ohikoa ez den arren, izakinak apurtzen badira edo ezinbesteko kasuren bat gertatzen bada, berriro bidaliko dizugu 30 egun baino lehen.
6.- PRODUKTUAK ALDATZEA ETA ITZULTZEA: “Tés y más”-ek konpromisoa hartzen du, bezeroari azalpenik eskatu gabe, aldaketak edo itzultzeak onartzeko, eskaera jaso eta hurrengo 15 egunetan. Salbuespen gisa, elikagaiak ez dira aldatuko (egoera txarrean daudenak izan ezik). Produktuak itzultzeko eta, behar denean, berriro bidaltzeko gastuak erosleak ordainduko ditu beti. “Tés y más”-ek ez du garraioa zorretan dela bidalitako produkturik onartuko. Aldaketa eta itzultze horien berri aldez aurretik eman behar da honako helbide honetan: [email protected]
7.- KEXAK: Merkataritzako harremanean arazoren bat sortuz gero, erabiltzaileak jakinarazten duenetik 20 eguneko epean “Tés y más”-ek konpondu ezin izan badu, edo akordio bat lortzea ezinezkoa izan baldin bada, bi aldeek, dagokien beste edozein eskumeni uko eginez, Gipuzkoako Kontsumo Arbitraje Batzordeari helduko diote, eta Batzordeak emandako arbitraje laudoa beteko dute. Emandako laudoa baliogabea baldin bada, Gipuzkoako epaitegiek eta auzitegiek erabakitakoari men egingo diote bi aldeek, beren eskumenei berariaz uko eginda, bestelakoak badira.
Oharra:
Litekeena da te-izpien irudi batzuk jatorrizko produktuarekin bat ez etortzea.